Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urria 2008

Koperatiba Europear Etxebarriko Ikastola

xaberritarrak 27/10/2008 @ 18:42

Zazpi lurraldeetako ikastolek “Kooperatiba Europear” bakar batean egitaratu asmo dute ikasturte honetan.

Seaskako, Nafarroako eta EAEko ikastolak egitura bakar batean biltzeko egitasmoaz gogoetatzen ari dira, antolamendu horrek “Kooperatiba Europear” eredu sozietarioa hartuko lukeelarik. Asmoa gauzatuko balitz, eredu horretako lehen elkartea bilatuko litzateke Euskal Herrian, hori ahalbidetzen duen legea Europako Batasunean berrikitan indarrean dagoelarik. Ikus "Ikastolak. Orain eta gero" txostena.

Ekimena 2008ko irailaren 27an, larunbatez, goizeko 11:00etan burutu zen, Hendaiako Varietés antzokiko ekitaldian. Hirurehun lagun inguru bildu ziren bertan, besteak beste Iruña, Gasteiz eta Pabe Administrazio ordezkari eta Hendaiako alkaterarekin batera. Ekitaldian zehar kantari izan ziren Amaia Riouspeyrous, Philippe Albor kitarrarekin laguntzaile zuela. Bera eta Lesakako ikastolako haurrek agurra dantzatu zuten.

Koldo Tellitu lehendakariaren hitzak amaituta, 40 urte bete dituzten 25 ikastola omendu ziren. Horietatik bederatzi Bizkaikoak, beste guztiak Gipuzkoakoak. Horrela 35 dira berrogei urteko adina gainditu duten ikastolak. Duela lau urte hamar izan ziren meritu berarekin omendutakoak. Datorren urtean, ikastolez aparte Seaska eta Gipuzkoako Ikastolen Federazioa ere egoera berean izango dira.