BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEA (1977)
Bizkaian 70eko hamarkadaren bigarren zatian ikastolen mugimendua sendotzen eta hazten joan zen. Hazkunde fase honetan hainbat ikastolako sortzaile eta ordezkariek, harremanari eutsi nahi ziotenek, Bizkaiko Ikastolen Elkartea eratzea eta martxan jartzea erabaki zuten.
Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bizkaiko Ikastolek sortutako hezkuntza-kooperatiba da, kalitatezko euskal eskola garatzen laguntzeko. Elkartearen eginkizuna bikoitza da:
1.- Ikastolei kalitatezko zerbitzu pedagogikoak eskaintzea, haur eta gazteen hezkuntza lanetan laguntzeko. 2.- Euskara eta euskal kulturaren garapen-eginkizunetan jardutea. Gaur egun 22 ikastolak eta 14.000 ikaslek osatzen dute BIE. Alde batetik, azpiegitura sendotzeko apustua egin dute Ikastolek, eta inbertsioetan buru belarri sartuta daude. Lan mundua euskalduntzeko, Lanbide Heziketan dituzten hiru proiektuekiko konpromiso sendoak garrantzi nabarmena du. Bestetik, etengabeko hobekuntza bidea hartu dute lagun. Horretarako ezinbestekoa da ebaluazioa, adierazleak eta hobetzeko tresnak ematen baitizkie.

Zabaldu
del.icio.us
