Nafarroa Oinezek, Etxebarriko Ikastolarekin.
Xabier : XXI. mende hasierako honetan, non eta Bizkaian bertan, ikastola bat sortzeko grina zelan izan daitekeen pentsatuko dau bat baino gehiagok. Askoren buruan dago ikastolen sorrera antzinako gauza dala, eta hau bakarrik uler daitekeela Nafarroan edo Iparraldean, agian Araban be bai .... Euskal Herria bat izanik be, hain da desbardina euskeraren egoera lurralde batetik bestera! Eta, ez. Guk Etxebarrin sortu gura ikastola, harro-harro gainera, Bilbotik hurrekoak gara eta. Herrian eskola bakarra dago, titulartasun publikokoa. Eta ez da nahikoa. Etxebarritik egunero-egunero hamabi autobus, gutxienez, doaz bertako ikasleekin inguruko herrietako eskola desberdinetara, besteak beste ikastoletara. Herriko eskola bakarrean konforme ez daudenak, edota beste eskola eredu bat gura daben etxebarritarrek, euren seme-alabatxoak herritik kanpora ataratzera behartuta aurkitzen dira, herrian soluziorik eskaintzen ez jakelako. Animo Nafarroa. www.etxebarrikoikastola.net Idatz ezazu zure iruzkina!! o Aupa Etxebarriko lagunak! Jarraitu lanean jo ta fuego lortuko duzue-eta. Dudarik gabe, urriaren 19an gonbidatuta zaudete baina ez ahaztu aurretik San Ferminak daudela...Pasa zaitezte Oinezeko txoznatik eta aterako dugu mihia.
Argitaratzailea: Aurki orain 1 egun o Aupa Bizkaia eta Etxabarri! Mila esker animoarengatik, Nafarroan ere landalan gabiltza eta holako animoek asko laguntzen dute. Urriaren 19an Iruñen ikusi nahi zaiuztet, gonbidatuak zaudete! Andonio (Nafarroa Oinezeko koordinatzailea)
Argitaratzailea: Andoni orain 4 egun

Zabaldu
del.icio.us
